XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AZKEN PHEREDIKIA
Eskerrak deitziegû dener,
Jente hun ûskaltzaliak,
Zeren azkartû beikûtû
Zien heben izatiak.

Zien eskû-zapartek
Hanitx lagûntû gûtie.
Gure mulde-gaizkeriak,
Othoi, phark'itzagûtzie!

Orai, ikhusi dûzie
Nur zen d'Oihenart zena.
Bere bizian, izan da
Errotik ûskaldûna.

Ûskaldûn jakintsûn bat zen;
Maite zin ûskal-Herria.
Eta ûsû sûstengatû
ordûko jente xehia.

Ordû hetan, etzen aisa
ûskaltzale izatia,
Popûlik gozatzen zian,
Egûn gûziz, nekezia.

Popûlia lagûntû zin,
Izkibûz, obraz ta elhez.
Etzen segûr auher egon,
Herria salbatû beharrez.

Allande d'Oihenart zenak
Etsenplu deiku emaiten
ûskal-Herria maite zin
Eta ikherka laket zen.

Gû, ere, gure bizian
Mintza gitian ûskaraz.
Ihuiz eta ihun ere,
Ezkitin ahalke hortaz!

Orai, gure aldia da
Herriaren sûstatzeko
Ta, bihotzaren erditik,
Haren bethi maithatzeko!